Kaixo!
Charles Noah Essomba dut izena, Gerard dut izena, Marco dut izena, Hans, Ousmane, Souleymane, Mamadou. Gu guztiok **Saharaz hegoaldeko migranteak** gara. Guztiok behartuta egon gara gure herrialdeak uztera modu dignean bizi ahal izateko, beldurrik gabe, lan egiteko eta **pertsona gisa garatzeko** aukerekin.
Duela denbora bat iritsi ginen **Bizkaira**. Hemen guztiok aurkitu dugu **bizitzeko, lan egiteko eta familia bat osatzeko** leku bat. Horretarako ikasten dugu eta ahalegintzen gara. Horretarako egiten dugu lan eta proiektuak martxan jarri. **Bizieskola**-rena adibidez, duela bost urtetik hona martxan dagoena.
**Bizieskola**-k bizikletaren erabilera bultzatu nahi du **Bizkaian** eta, era berean, **elkartzeko eta elkar ezagutzeko gunea** izan nahi du.
Orain proiektu honi buruz hitz egin nahi dizugu:
Zer eskaintzen dugu
Proiektuaren jardueren barruan, herritarrei hainbat zerbitzu eskainiko zaizkie, hala nola:
Hori guztia **ikasteko, partekatzeko eta gozatzeko** gune bat eskaintzeko asmoz. Proiektuaren dinamizatzaile diren **pertsona migranteek** onura aterako diote, **Bizieskola**-n inklusio-gune bat eta euren egoera administratiboa zein bizitzakoa erregularizatzeko **beharrezko errotzea** lortzeko aukera aurkituko baitute. Halaber, adin guztietako herritarrek gaur egun ez daukagun zerbitzu honetaz gozatu ahal izango dute.
**Bizieskola**-k, beraz, herritar guztientzako onuragarria den aukera bat dakar, elkarren **ezagutza eta aberasgarritasunaren** bidez, eta, gainera, **mugikortasun jasangarria**, **birziklapena** eta **elkartasuna** sustatuz.
Gure helburua
**Bizieskola proiektuak** helburu nagusi hau du: kide diren pertsonen egoera administratiboa erregularizatzeko bide bat izatea, **autoenpleguaren** bidez eta denborarekin lan-**kooperatiba** bat sortuz.
Hori lortzeko, proiektuak pertsona horien **inklusioa eta parte-hartze soziala** eta euren **prestakuntza profesionala** erraztuko du. Aldi berean, eragin positiboa izango du biztanleria osoarengan, **bizikidetza** hobetzeaz eta beste kultura batzuekiko **tolerantzia, ezagutza eta errespetua** bezalako balioak eskuratzeaz onuratuko baita.
Horretarako, proiektua **helburu espezifiko** hauetan zentratuko da:
- Ikastaroen bidez bizikleten mekanikan gaitzea.
- Bide ekonomiko bat lortzea, kideek euren etxebizitza eta mantenurako gastuak autofinantzatu ditzaten.
- Dagoeneko existitzen den laguntza-sarea sendotzea.
- Bizikletaren kultura eta mugikortasun jasangarria sustatzea **Bizkaian**.
- Biztanleria ingurumen-arazoez kontzientziatzea, baita gaur egun erabiltzen ez diren materialen birziklapenaren eta berrerabileraren garrantziaz ere.
- Gazte migranteak ahalduntzea, prestakuntza profesionalaren eta autoenpleguaren bidez harrera-gizartean inklusio hobea lor dezaten.















