Hautatu hizkuntza

Merkatua

Bizikleta merkatuak

 

Dinamika:

Bizilagunek erabiltzen ez dituzten bizikletak ematen dizkigute; prezioa adosten dugu, sailkatu egiten ditugu eta salmenta-gunean ordenatzen ditugu. Bertako salmentaz arduratzen gara, eta amaieran, bizikletaren jabe ohiari adostutako kopurua ordaintzen diogu.

Helburua:

Merkatu honen xedea bizikletak trastelekuetatik ateratzea da, egunerokoan (lanera joateko, ikasteko, erosketak egiteko...) erabiliko dituzten pertsonen eskuetara igaro daitezen. Horrela, herritarrei eguneroko mugikortasun jasangarriago, ekologikoago eta ekonomikoago baterako aukera ematen zaie, tokiko ekonomia zirkularra bultzatuz.

trebetasunak

Trebetasunak

 

Dinamika:

Bizikletarekin zein bizikleta gabe egin beharreko erronkez osatutako zirkuitu bat osatzea da helburua: ikus-memoria, trebetasuna, asmamena...

Helburuak:

Haur eta nerabeen artean bizikletaren erabilera sustatzea.

Balioetan heztea: errespetua, ahalegina, hezkuntza, kidetasuna, adiskidetasuna...

Garapen motorraren oinarrizko alderdiak hobetzea: erresistentzia, abiadura, koordinazioa, oreka, arintasuna…

Bizikleta gaineko trebetasunak eta abileziak modu seguru eta dibertigarrian garatzea.

 

Bizikleta solidarioak

Berreskuratutako bizikletak lagako dizkiegu eguneroko joan-etorrietarako eskatzen diguten bazterkeria-arriskuan dauden pertsonei, migratzaileei, langabetuei edota ikasleei. Garraio publikoan aurreztutakoa kalkulatuko da, eta bizikleta lagako da ordaindu ahal izan arte.

charles
gael
jessica
liobov

Bizikleta ona da hiriarentzat... baita erabiltzen ez dutenentzat ere!

Euskadi Fundación
Federación Vizcaina de Ciclismo
Ayuntamiento de Arrigorriaga