
Ikasi zirkulatzen
Ikastaroaren amaieran, bertaratutakoek honako hau lortuko dute:
- Norberaren oreka menderatzea, maila estatikoan zein dinamikoan.
- Bizikleta maila dinamikoan kontrolatzea abiadura ertain/altuetan, zirkulaziorako irekitako inguruneetan eta ibilbidean oztopo finkoak edo mugikorrak izanik.
- Bizikleta maila dinamikoan kontrolatzea, esku bakarrarekin gidatuz edo alboetara segurtasun-begiradak eginez.
- Taldeko zirkulazioan beste txirrindulari batzuekin segurtasunez moldatzen jakitea.
- Ohiko trafiko-seinaleen esanahia ulertzea eta kaleetako inguruneen eta trafikoaren inguruko ezagutza eta ulermena hobetzea.
- Bidean banaka zirkulatuz, txirrindulari-jarrera seguruak sustatzea eta garatzea.
Erreferentziazko metodologia "Bizikleta Bat gehiago" izenekoan oinarrituko da; metodologia horrek Bizikletaren Aldeko Hirien Sarearen babesa du, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) erabili izan du ikastaro eta materialetan.



