
Ikasi mekanika
Ikastaroaren amaieran, bertaratutakoek honako hauek egiten jakingo dute: gurpil-zulatuak konpontzen, estalkiak aldatzen, balaztak eta aldagailuak doitzen, bizikleta koipeztatzen eta garbitzen, norberaren neurrira egokitzen eta bizikleta baten zatiak bereizten.
Bizieskola arduratuko da ikastaroa egiteko beharrezkoa den materiala eramateaz.
Ikastaroa emakumeentzat bakarrik egiteko aukera: Idoiak eta Montsek, bi mekanikari adituk, emakumeentzako ikastaro esklusiboak ematen dituzte.



